Joan den asteburuan truke azoka egin genuen. Astean zehar jasotako jostailu eta liburuak asko izan ziren. Zuen parte-hartzerik gabe, azoka ez zen posible izango, eta eskerrak eman nahi dizkizuegu horregatik.
Larunbatean familia asko pasa ziren jostailuak eta liburuak trukatzera. Elkartrukerako materialez betetako bost mahai erraldoiez gain, bi mahai jarri genituen jolas kooperatiboekin eta beste bi eskulanak egiteko materialarekin.
Azoka haurrentzako musikaz alaituta egon zen. Eskerrak ematen dizkiogu Igorri, soinu-ekipoa jartzeagatik.
DBHko 4. mailako ikasleak trinketetik hurbilen dagoen kasetan egon ziren, pintxo goxoak eta txokolate beroa saltzen. Mila esker!
Aukeratu ez diren jostailu eta liburuak honela banatu dira:
Haur Eskolarako kutxa bat
Ibarberriko Haur Hezkuntzarako kutxa bat
Gainerakoa, 10 kaxa inguru, liburuekin, peluxeekin, jostailu txikiekin, bizikleta guztiak, trizikloak, jostailu handiak... Udalak adierazi zigunez, inguruko Elikagaien Bankuko familiei emango zaie.
Lekunberri da ekitaldi hauetan jostailu eta liburu gehien biltzen dituen herrietako bat, eta harro egon behar dugu horregatik.
Gizarte Zerbitzuetako Iosuneri eskerrak eman nahi dizkiogu aste honetan eman digun laguntzagatik, eta larunbatean azoka desmuntatzen laguntzeko eskaini ziren familiak izendatzeko aprobetxatzen dugu. Eskerrik asko denoi. Datorren urterarte!