Azaroak 14tik 18ra, jostailu, liburu eta arropa pila jaso genituen. Eskerrak eman nahi dizkizuegu parte hartu duzuen guztioi.
Ostiralean trinketera eraman genituen jasotako gauza guztiak eta mahaiak prestatu larunbateko azokarako.
Larunbatean 60 bat trukaketa egon ziren. Musikaz eta eskulanez girotu zen goiza.
Virginia, ANARASDeko ordezkariak aurkezpen bat egin zigun, zer egingo duten kontatuz.
Laguntzaile gutxi egon ziren garbitzeko orduan baina zeudenei eskerrak eman nahi dizkiegu. Eskerrik asko neskak! Lan bikaina!
Prest utzi genituen jostailu, liburu eta arropa guztiak eta astearte honetan ANARASDko Jose Mari etorri zen guztiaren bila. Furgoneta toperaino bete genuen. Dena zuei esker!
ESKERRIK ASKO ETA DATORREN URTERARTE