Sortzenek Hezkuntza digitalari buruzko bi saio berri antolatu ditu, hontakoan bi gai konkretuen inguruan: Sare sozialak eta osasun mentala, eta Ziberjazarpena.
Bi saioak euskaraz izango dira!
Izena eman ondoko inprimakian: https://labur.eus/hezkuntzadigitala2
Sare sozialak eta osasun mentala: Sare sozialen erabilera eta bertan ikusten duguna gure osasun mentalean izan ditzakeen ondorioak ikusiko ditugu: autoestima jeitsiera, ansietatea, depresioa, elikadura nahasteak... Sare sozialen negozio eredua ikertuko dugu, haien algoritmoak eta horiek dituzten ondorioak landuko ditugu: polarizazioa, desinformazioa, adikzioa eta edertasun kanonak. Gehiegizko erabilera eta adikzioa nola detektatu ditzakegun ikusiko dugu, eta laguntza eskatzeko irizpideak eskeiniko dira.
Ziberjazarpena: Bortizkeria digitala, mota desberdinak eta ezaugarriak. Ziberjazarpenean noiz bihurtzen den, nola eta zergatik ematen den, biktimentzako ondorio psikologikoak eta erasotzaileentzako ondorio penalak. Aurre egiteko eta prebentzioa lantzeko irizpideak.
Comments