Familia agurgarriak,
Mezu honen bitartez ekainaren 13an , osteguna, batzar ez ohikoa iragartzen dizuegu eta bertan parte hartzera animatzen zaituztegu.
ORDUA: 16.30etan
LEKUA: Ibarberri eskolako informatika gelan (1. pisua)
Jorratuko den gai bakarra hurrengoa izango da:
Irteten diren juntako 3 familien ordezkarien izendapena.
Bolondres aurkezten diren familiak egon ezean, bazkide diren familien artean zozketa egingo da.
Zozketa egin behar izan ezkero, grabatua izango da eta emaitzak emailez helaraziko zaizkizue.
Deialdia premiaz egiten da eskolako kurtso amaierako egoera dela eta.
Garrantzitsua da familiak Guraso Elkartean Junta sortzen jarraitzea. Egiteko asko dago, Olentzero eta ihauterietako jaialdiak, hamaiketakoak, kurtso bukaerako festa, tailer eta formakuntza antolakuntzak, eskola batzarrak etab. baina aldi berean polita da gure seme alabak dauden eskolako parte eragile izatea, gertuagotik ezagutzeko aukera izatea eta amankomuneko beharretan lan egitea.
Juntako 3 familia berriak, urte betez jada Guraso Elkartean lanean egon diren 3 familiekin batera arituko dira; Legarra Astiz, Apezetxea Goikoetxea eta Munarriz Oiz familiak dira datozen berriei kokatzen laguntzeko eta elkarrekin jarraitzeko.
Familiaren bat gurekin batera lan egiteko gogoa badu eta Juntan bolondres aurkeztu nahi badu, ekainaren 12a 15:00ak baino lehen emaila bidali, mesedez.
Eskerrik asko, agur bero bat
Ibarberri Guraso Elkartea
Comentarios