top of page
Search

ENE KANTAK - IKUSKIZUNAK

ZER ARI DA PRESTATZEN URBI? 


Urbi udan zehar lan asko egiten ari da baina argia ikustea lortu duela ematen du!

 

Astonautak eta Satorjatorrek Urbiren asmakizun bat behar dute denboran atzera egiteko, Historiaurrera, eta horrela, Lur planetan bizi izan ziren lehen gizakiak ezagutuko dituzte.

 

Lortuko al du Urbik Astonautak eta Satorjatorrek 150.000 urte atzera bidaiatzea?

Eta Urbiren asmaketak huts eginez gero, dinosauroen garaira bidaliko balitu?


Sarrerak erosteko:

BILBO - EUSKALDUNA JAUREGIA - 2024·12·23

DONOSTIA - VICTORIA EUGENIA - 2024·12·28

DONOSTIA - VICTORIA EUGENIA - 2024·12·29

IRUÑEA - BALUARTE JAUREGIA - 2024·12·30


Ene Kantakek eta Txantreako erraldoi eta kilikien konpartsak obra honekin haurren eta eurekin doazenen gozamena lortuko dute.


Bisonte mastodontearen bila euskarazko haur antzezlan bat da, Nerea Urbizuk idatzi duen eta izen berbera duen liburuan oinarri duena. Bertan gure musikak eta folkloreak garrantzi handia dute.


40 lagunez osatutako lantaldea estreinaldi egunerako prest dago. Horietatik 17 lagun agertokiaren gainean ariko dira.


Nerea Urbizu eta Gartxot Unsain oholtza gainean ariko dira, kasu honetan, abenturan zehar entzungo diren abestietan zuzenean abesteko.Lehen Gizakien garaian arriskuak handiak ziren, baina harrapatuko ote dute Bisonte mastodontea? Ala Bisonte mastodonteak harrapatuko ditu bost lagunak? 

Muxu hegaldunak!


Gora euskara!!  


BAT EGIN GUREKIN!


Agenda • Berriak • Bideoak • Denda


 

 

11 views

Comentarios


bottom of page