top of page
Search

EUSKARAZ KILIKA

Kaixo,

 

 Zuekin harremanean jartzen gara EUSKARAZ KILIKA egitasmoaren 2024. urteko azken txanden berri emateko. Eskola eta ikastoletako zuzendariei iada emaila bidali diegu eta zuek ere honen berri izatea nahi genuen.

 

Jakingo duzuen bezala, 3LH eta 6LH bitarteko haurrei zuzenduta dago, bideo txat-en bitartez eta Nafarroa osoko haurrak harremanetan jartzen dituen ekintza da. Ahozkotasuna lantzea helburu nagusia duena. Begirale dinamizatzaileak, haurrek euskaraz hitz egitea lortuko du, proposatzen dituen jolas eta dinamika desberdinen bitartez. Beraz, 8 saio irauten duen ekintza honek euskara modu ludikoan eta dibertigarrian erabiltzeko aukera ematen du.

 

Ikastetxeetatik eta ikastoletatik aparte beste nonbaiten zabaldu nahiko bazenute, informazioa helarazten dizuegu, hemen izen emateari buruzko xehetasunak azaltzeaz gain, programaren datak eta ordutegiak ageri dira.

 

Hona hemen izen-emateko esteka:




 

8 views

Commenti


bottom of page