top of page
Search

Formakuntza: Pantallas amigas

Irurtzungo eskualdeko Gizarte Zerbitzuak, eta eskolak, Guraso elkartearen laguntzarekin, PANTALLAS AMIGAS programa martxan jarriko dugu.


Nerabezaroa konektaturik. Internet, mugikorrak eta sare sozialak, ezinbestekoak seme-alabentzat?

Iniziatiba honekin Informazio eta Komunikazio teknologiek (sare sozialak), osasungarri, arduratsu eta seguru erabiltzearen prebentzioa bultzatu nahi dugu.


Argi dago SARE SOZIALEK gazteak eta nerabeak gizarteratzeko modu berri bat ekarri dutela. Hori dela-eta, ezinbestekoa da gehien erabiltzen diren sare sozialak zein diren jakitea, baita haien arriskuak identifikatzea eta orientazioa ematea ere, gure seme-alabek sare horiek modu seguru, arduratsu eta osasungarrian erabil ditzaten jarraibideak ezartzeko.


Programa hau Lekunberriko eskolan bideratuko dugu , eta Lehen Hezkutzako 6 eta DBH2. mailako ikasle eta beraien familiei dago zuzenduta. Bestalde, DBH1. mailako ikasleek antzeko tailerra jasoko dute Hezkuntza Departamentuko “Bizikidetza eta Pakea taldearen” eskutik. Hona hemen tailerren datak:


- LH6. maila: martxoak 21

- DBH1: martxoak 15 eta 17

- DBH2: martxoak 22


Mezu honen bitartez, familiei zuzendutako tailerrean parte hartzeko gonbidapena luzatu nahi dizuegu. Zuen parte hartzea ezinbestekoa ikusten dugu, kontuan izanda zuen seme alabekin gelan landuko dittuztela eduki hauek, etxetik egin dezakegun lana erreforzatzeko.

EGUNA: Martxoak 22 HORA: 16:30-18:00 LUGAR: Lekunberriko Eskola EMATEN DU: Pantallas amigas: Teknologiaren erabilera osasuntsua eta arrisku gabekoa bultzatzeko ekimena


Tailerrean parte hartzeko, Gizarte Zerbitzura deitu edo mezu bat bidali izena emateko.

Apuntatzeko epea MARTXOAK 20.

Telefonoa honako hau da: 948 600 694

ssbirurtzun.izabala@gmail.com

17 views

Comments


bottom of page