top of page
Search

Gurasoentzako tailerra

GARATUren mezua:


Gaur proiektu berri bat dakarkizuegu. Hainbat urtetan familiekin eta haurrekin kontsultan lan egin ondoren, gurasoentzako tailerrak antolatzera ausartu gara. Pixkanaka, egingo ditugun tailerrak partekatuko dizkizuegu. Esperientzia-urte hauetan, hainbat gai edota kezka agertu eta errepikatzen direla ikusi dugu familiakin, haurraren adina, ezaugarri eta garapeneko une eta gurasoen balore eta ezagutzak desberdinak izanda ere. EZetzak, mugak eta kasketaldiak gurasoengan suposatzen duen deserosotasunak. Proiektu berri hau ELKARREKIN HAZTEN: MUGAK ETA KOMUNIKAZIOA tailerrarekin abiatu nahi izan dugu. Tailer honetan mugei eta hauen onurei buruzko zenbait gai argituko ditugu, haur bakoitzari muga kontziente, eraginkor, osasuntsu eta doituak ezartzen ikasteko aholkuak emango dizkizuegu, eta zuekin eta zuen seme-alabekin heziketa estiloa eta errespetuzko komunikazioa garatzeko osagaiak zein diren ulertzen lagunduko dizuegu. Interesgarria izango zaizuela espero dugu, eta gurasko elkarteko familiekin partekatzea gustatuko litzaiguke. Informazio guztia eta izena emateko galdetegia bidaltzen dizuegu.




28 views

Comments


bottom of page