top of page
Search

Ibarberri energetikoki birgaitu

Diru-laguntza garrantzitsu eta handi honen bidez, eskola eta haur eskola energetikoki birgaitu ahal izango ditugu, eta, hala, haien eraginkortasun energetikoa hobetu egingo dugu inguratzaile termiko baten bidez, eraikina barrutik eta kanpotik isolatuz, luminarien ordez LED-ak jarriz eta berogailuen ordez, aerotermiako bero-ponpa bat.


Gainera, autokontsumo kolektiboko plaka fotovoltaikoak jarriko dira, ikastetxeak hornituz, baina baita kiroldegia eta igerilekuak ere. Aurkeztutako 1.746.899,83 euroko aurrekontuarekin, EDAIk (Energia Dibertsifikatu eta Aurrezteko Institutuak) 1.534.438,24 euroko diru-laguntza ematea proposatu du, biak BEZa barne.





19 views

Comments


bottom of page