top of page
Search

JARDUNALDIA: Hezkuntzako prentsaurrea

Updated: Dec 9, 2021

Atzo prentsaurrekoan Kontseilariak aurreratu zuen arren, gaur bertan Hezkuntza Departamentutik jaso dugun jakinarazpena berbidaltzen dizuegu, zuek ere jakinaren gainean egon zaitezten.


"Zuzendaritza talde estimatu horiek: Joan den astean eskola-jardunaldiari buruzko iritzia kontsultatu zen Hezkuntzarako Covid-19 Batzorde Teknikoan ordezkatuta dauden Nafarroako hezkuntza-komunitateko kideekin, foru komunitateko ikastetxeetako zuzendarien elkarteekin, itunpeko hezkuntzako patronalen ordezkariekin eta Hezkuntzako Mahai Sektorialean dauden sindikatuekin izandako hainbat bileratan, 2021-2022 ikasturtea bukatu bitartean eskola-jardunaldiari dagokionez. Bilera horietan, Hezkuntza Departamentuak oraingo eskola-jardunaldiari eustea eta ikasturte honetan bere horretan uztea erabaki du.

Pandemiak hezkuntza-ingurunean izan duen bilakaera negatiboa ikusita, ikasgela konfinatuen eta ikasle positiboen gorakada nabarmena ikusita, jai-zubiak eta gabonetako oporrak heltzear egonda eta epe ertainera eta urtarriletik aurrera osasun-arloan horrek izan ditzakeen ondorioak kontuan hartuta, uste dugu ikastetxeetan ikasleen presentzialtasunik handiena bermatzeko neurririk egokiena eskolaz kanpoko jarduerekin lanaldi jarraituari eustea dela, modu horretan segurtasuna bermatzeko eskola-jardueretan.

Gaur Hezkuntza Kontseilariak gizarte osoari erabakiaren berri emateko agerraldi publikoa egin aurretik, posta elektronikoaren bidez ematen dizuegu erabakiaren berri modu ofizialean. Izan ere, atzo hezkuntza-komunitateko kide guztiei (ikastetxeetako zuzendarien elkarteei, itunpeko hezkuntzako ugazaben elkarteei, mahai sektorialeko sindikatuei eta hezkuntzarako Covid-19 Batzorde Teknikoko kideei) jakinarazi zitzaien erabaki hau.

Ikasturtea bukatu bitartean eskolaz kanpoko jarduerekin lanaldi jarraituari eusteko erabakiak ez dio eragingo egun hauetan, eskola-lanaldi jarraitua eta eskola-lanaldi malgua ezartzeko prozedura arautzen duen irailaren 30eko 411/2021 Ebazpenari helduz, ikastetxe batzuk egiten ari zareten bozketa-prozesuari. Hala ere, ikastetxe bakoitzean azkenean hartzen den erabakia 2022-2023 ikasturtean sartuko da indarrean, eta ezin izango da aurreratu 2022ko urtarrilera arte, arrazoi sanitario eta epidemiologikoengatik, aipatu inguruabarrak direla-eta.

Adeitasunez."

30 views

Bình luận


bottom of page