top of page
Search

Kanpora pixoihala! Tailerra

Uda dator eta familia askok haurrari pixoihala kentzeko asmoan daude. Beroak, familian egoteko denbora izateak edota atsedenak lagungarriak direla pentsatuz. Egia esan, hala dira, baina era berean ezinbestekoa da haurra prest dagoen baloratzea...


Batzuetan, prozesua hastean haurra prest ez dagoenez, saiakeretan porrot egiten dugu eta korapilatzen zaigun zerbait izan daiteke.

Gure seme-alabei modu seguruan aurre egiten lagundu behar diogun garapen garrantzitsuaren mugarria da.


Hori dela eta antolatu dugu KANPORA PIXOIHALA! NOLA HASI PROZESUA ETA NOLA LAGUNDU ZURE HAURRARI tailerra.

Tailer honetan azalduko dizuegu nola jakin dezakezuen momentua den edo ez, nola has zaitezketen prozesuarekin edota zer egin dezakezuen zuen haurrak komunean bere beharrak egitea zaila gertatzen ari bazaizue.



17 views

Comments


bottom of page