top of page
Search
Writer's pictureGuraso Elkartea

LIBURUTEGIKO ORDUTEGI BERRIA. Mitxausenea

Aldaketak Mitxausenea liburutegiko ordutegian, maiatzaren 15etik aurrera.

Liburutegi zerbitzua hobetzeko helburuz, aldaketak izango dira liburutegiko ordutegian eta liburuzainaren lanaldian. Aurrerantzean, Nafarroako liburutegi gehienetan bezala, liburuzainak sei orduko zerbitzua eskainiko du jendaurrean, eta ordubete izango du barne-lana egiteko (katalogazioak, sailkapenak, txartel berriak, liburu erosketak...).


Hauxe izango da ordutegia aurrerantzean: goizean 11:00etatik 13:00etara egongo da irekita, eta arratsaldean 16:00etatik 20:00etara, orain arte bezala.


Ekainaren 15etik aurrera, udako ordutegiarekin hasiko da, irailaren 14a arte: 09:00etatik 15:00etara.


5 views

Comments


bottom of page