top of page
Search
Writer's pictureGuraso Elkartea

Musikari txikien tailerra



Ezagutu gaitzazu!

Aralar Udal Musika Eskola ikastetxe ofiziala da, Lekunberriko

udaletxearen menpe dagoena eta eskualdeko Araitz, Atez, Basaburua, Betelu, Goizueta, Larraun, Leitza, Odieta eta Ultzamako udaletxeei zerbitzua eskaintzen dien erakundea da. Zure zonaldean musikaren hezkuntzaz arduratzen den musika eskola munizipala da.

Proiektua modu integralean bideratzen dugu. Txikienekin hasi eta adinean mugarik ez duen hezkuntzaren aldeko hautua egiten dugu, etapa bakoitzak dituen ezaugarrietan oinarritzen baikara. Hori horrela, pertsonaren heziketan musikak dituen onurak baliatuz, heziketa integral bat eskaintzearen apustua egiten dugu.

Musika eskolak haur hezkuntza, musika tresna, talde instrumentala, hizkuntza musikala eta musika sormena, abesbatza zein kaleko formazio instrumentaleko ikasgaiak eskaintzen ditu.

Ikasgai guzti hauek kudeatzen 17 irakasle ari gara lanean. Azken urteetan, Nafarroako hainbat musika eskoletan “Musikari Txikiak” Tailerra eskaintzen ari gara.


Zergatik tailerra?

Guztiz ezagunak dira musikak umeen garapenean dituen onurak adierazten dituzten ikasketak. Azken ikerketek frogatu dutenez, haurdunaldiko 18.astean umekiaren entzumena heldutasunera iritsi da. Soinuei jartzen dion arreta handia da eta estimulu honekiko duen

erantzuna azkarra.

Badakigu ere, umearen bizitzaren lehenengo urtetan garunaren garapena oso garrantzitsua dela. Bizkorren ikasten duen garaia da eta adituek azpimarratzen dutenaren arabera, adin hauekiko izan beharreko atentzioa funtsezkoa da etorkizuneko heziketan.

Musika da hain zuzen ere, garapen honetan lagungarri izango zaigun tresna paregabea: orekaren garapenerako mesedegarria da, mugimendu eta hizkuntzaren garapenerako lagungarri da eta guraso eta seme-alaben arteko komunikazioa hobetzeko aukera zoragarriak eskaintzen dizkigu.

Bestalde, jaiotzen garenetik dakartzagun berezko ahalmen eta ikasketarako gaitasunen estimulazio goiztiarrak, modu positibo eta naturalean baldintzatuko du musikarekin dugun harremana. Gure lana, besteak beste, musikarekiko harreman estua eta sakona erraztuko

dituen erreminta eta trebetasunak lantzea izango da: musikarekiko harreman naturala, beldurrik gabekoa eta bizitza osorako izango dena jorratu nahi dugu.


Nori zuzendua?

• 2021etik 2022ko azarora (hilabete hau barne) arte jaiotako haur eta hauen gurasoei.

Hizkuntza?

• Euskaraz

Zer eta nola landuko da?

• Musikaren, jokoaren eta esperimentazioaren bidez gorputza eta ahotsaren jabetza

• Gurasoen eta seme-alaben arteko komunikazio txeratsua (afektiboa) .

• Tailerren ikuspen globala oso zabala da, bertan ikasleen kapazitate espresiboak, musikalak, intelektualak eta motrizeak garatuko dira.

• Kantuen errepertorio egokia

Nork eskainiko ditu?

• Jada horrelako lantegietan esperientzia duen Unai Artola irakasleak.

Eskainiko diren plazak:

• Mugatuak izango dira (10 haur)

• Izen-emate hurrenkeran onartuko dira

Lantegiaren iraupena, datak eta tokia:

• 4 saio izango dira, ikastaroen antolaketa aurre izen ematearen arabera antolatuko da. Azarotik aurrera.

Prezioa:

• 45 euro guztira (4 saioak + audio-letra materiala)


Interesatuek:

• info@aralar.org helbide elektronikora idatzi.

• Telefonoz deitu: 672122472 / 948504489 (goizetan).

• Eman beharreko informazioa:

o Haurraren izen abizenak

o Jaiotze data

o Herria

o Gurasoren baten izena

o Telefono zenbakia

o Helbide elektronikoa


Aurre-inskripzio epea :

• Urriak 24 (Soilik izen ematea /Ordainketarik ez)


IRAKASLEA

Unai Artola Agirre Aralar Udal Musika Eskolako irakaslea da, Haur Hezkuntzan eta Hizkuntza Musikalean aditua.

Unai Artola Agirrek, Gizarte Hezkuntzan Diplomatua, Pedagogian Lizentziatua eta Biolineko erdi-mailako ikasketak ditu. Bestalde, “EDWIN GORDONEN MUSIC LEARNING THEORY, irakaskuntza musikalaren prozesua” izeneko irakaskuntza prestaketa gauzatua du Madrilen Marisa Perez eta Herbert Marshall profesionalekin. Aurreprestakuntzaren audizioa: faseak eta ekintzak eta Orff metodoaren eta Gordon teoriaren arteko konbinaketa suposatzen duten ikastaroak gauzatu ditu, musikako klaseetara egokituak.

Horretaz gain, adin goiztiarretan musikak duen garrantziaz jabetuta, Bartzelonan hainbat ikastaro egina dago. Bellaterran, Eulalia Abad profesionalarekin, 0-5 urte bitarteko haurrentzako alderdiak barneratzeko baliabideak lortuz, “Musika tresnekin lantzeko ipuin eta

kantuak”, “Erritmo eta Audizioaren beharra” eta “Entzun eta elkarbanatzearen balorea” bezalako ikastaroak gauzatuz. 0-2 urte bitartekoentzako “musikoterapiak txikienentzat” duen garrantzian eta alderdi desberdinak barneratzean oinarritutako ikastaroa ere egina du, Maria Josep Besson profesionalarekin.

12 views

Comments


bottom of page