GURASO AGURGARRIOK,
Eskualdeko Gizarte Zerbitzuak, Lekunberriko eskola eta Guraso elkarteak SEXU HEZIKETA PROGRAMA jarri dugu martxan.
Programa hau Lekunberriko eskolan bideratuko dugu, eta L.H 5 eta 6 eta DBH-ko ikasle eta beraien familiei dago zuzendua. Programa hau aurrera eramateko, Larraungo berdintasun mahaiaren dirulaguntza jasoko dugu.
Mezu honen bitartez, familiei zuzendutako tailerrean parte hartzeko gonbidapena luzatu nahi
dizuegu. Zuen seme alabekin gelan landuko dituztela eduki hauek kontuan izanda, zuen parte hartzea ezinbestekoa ikusten dugu.
PROGRAMAREN HELBURUAK
Neska-mutilek beren burua ezagutzen, onartzen eta beren erotika eta nahiak azaltzen ikas dezaten laguntzea, modu askean adierazi eta zoriontsu izatea da helburua. Horretarako honako edukiak landuko ditugu:
-Hezkutza afektibo sexualeko saio batzuen bitartez, osasunaren hezkuntza sustatu, jokabide arriskutsuen prebentzioa landu, esteretipoak, aurreiritziak eta edertasun- ereduak aztertu.
-Sentimenduak adierazteko eta ulertzeko trebetasun sozialak garatu, gerora erlazio afektibo-sexual onak bizi ahal izateko, norberaren gorputzaren ongizatea eta autoestimua bultzatu.
-Sexualitatearen ikuspegi baikorra zabaldu.
GURASOEI ZUZENDUTAKO TAILERRA.
Zer egin dezakegu guraso bezala?
Gelan eskuhartzea amaitu ondoren oso garrantzitsua da ikasleekin landutakoa eta ikusitakoa
azaldu eta seme-alabekin etxean sexualitatea landu ahal izateko zenbait klabe eskaintzea.
Horretarako ondorioak partekatu eta gaiari buruzko klabe pedagogiko batzuk emanten
saiatuko gara.
Eguna: Azaroak 14, 19
Ordua: 16:00-18:00
Lekua: Lekunberri-ko Eskola
Ematen du: Itsaso Torregrosa (Sexologa eta hezitzailea)
Tailerrean parte hartzeko, Gizarte Zerbitzura deitu edo mezu bat bidali izena emateko.
Apuntatzeko epea AZAROAK 12.
Telefonoa honako hau da: 948 600 694
Zuen gustokoa izango delakoan, agur bero bat
Comments